Pribatutasuneko Politika

1.- IDENTIFIKAZIOA

Identitatea: GRUPO EDITORIAL LUIS VIVES (aurrerantzean, “GRUPO EDELVIVES”)

Helbidea: Carretera de Madrid, Km 315,700, 50001-Zaragoza

IFZ: R5000274J

Datuen Babeserako Ordezkaria (DBO): gure DBOrekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauetatik:

Emaila: dpo@edelvives.es

Helbidea: Calle Xaudaró, 25, 28034, Madrid.

Aipatu, erreferentzian, “Datuen Babeserako Ordezkaria”.

2.- INFORMAZIOA ETA ONESPENA.

Pribatutasuneko Politika hau onartuta, erabiltzailea informatuta gelditzen da eta onespen libre, espezifiko eta zalantzarik gabea ematen du https://conoce.ta-tum.com/ URLko webgunearen bidez (aurrerantzean “Webgunea”) ematen dituen datu pertsonalak GRUPO EDELVIVESek trata ditzan; baita egiten duen nabigaziotik ateratako datuak eta etorkizunean GRUPO EDELVIVESi emango dizkionak ere.

Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Pribatutasuneko Politika hau. Argi eta sinple idatzita dago, erraz uler dadin, eta erabiltzaileak libre eta bere borondatez erabaki behar du GRUPO EDELVIVESi bere datu pertsonalak eman nahi dizkion edo ez.

ADINGABEA bazara, zure gurasoen edo tutoreen aurretiko baimena beharko duzu zure datu pertsonalak emateko; gurasoak edo tutoreak behar bezala izenpetuta eta haren NANaren kopiarekin batera igorri behar duzu dpo@edelvives.es helbidera. GRUPO EDELVIVESek ez du erantzukizunik hartuko, adinaren datu hori jakin gabe, gurasoaren edo tutorearen baimenik gabe eman diren adingabeen datuen gainean.

3.- DATUAK EMATEKO DERRIGORTASUNA.

Webgunearen inprimakietan eskatzen diren datuak, oro har, ezarritako helburuak betetzeko nahitaezkoak dira (dagokien eremuan aurkakoa adierazten ez bada behintzat).

Beraz, datu horiek ematen ez badira edo zuzen ematen ez badira, ezingo dira helburu horiek bete. Hala ere, Webgunearen edukia modu librean ikusi ahal izango da.

4.- ZER XEDEREKIN TRATATUTAKO DITU GRUPO EDELVIVESEK ERABILTZAILEAREN DATUAK?

Webgunearen bidez emandako datuak honako xede hauetarako erabiliko ditu GRUPO EDELVIVESek:

  1. Plataformaren erregistrorako emandako datuak:
  • GRUPO EDELVIVESen jabetzakoa den eta Webgune hau euskarri duen plataforman erabiltzaile gisa erregistratzeko bidea kudeatzea.
  • Atariaren edukia kudeatzea.
  • Webgunearen erabilerari buruzko analisia egitea eta erabiltzaileen lehenespenak eta jokabidea ezagutzea.
  1. Harremanetarako inprimakietan eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak.

GRUPO EDELVIVESen webguneetan harremanetarako eta informazioa emateko jarritako bideetan erabiltzaileak eginiko eskaerak kudeatzea.

Planteatutako eskaeraren kudeaketa.

Webgunearen erabilerari buruzko analisia egitea eta erabiltzaileen lehenespenak eta jokabidea ezagutzea.

. Baimena emanez gero, komunikazio komertzialak bidaltzea, horretarako adierazitako bitartekoen bidez, GRUPO EDELVIVES taldeko berrikuntzekin, produktuekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotuta.

5.- ERABILTZAILEAREN ZER DATU TRATATUKO DU GRUPO EDELVIVESEK?

GRUPO EDELVIVESek erabiltzailearen honako datu kategoria hauek tratatuko ditu:

  1. Plataformaren erregistrorako emandako datuak:
  • Identifikaziorako datuak: izena, abizenak, adina.
  • Beste datu batzuk: interesdunek eremu irekietan emandako datuak.
  • Nabigazio datuak.
  1. Harremanetarako inprimakietan eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak.
  • Identifikaziorako datuak: izena, abizenak, ikastetxea, lekua, probintzia eta erabiltzaile mota.
  • Harremanetarako datuak: helbide elektronikoa, telefono zenbakia.
  • Ondasunen eta zerbitzuen transakziorako datuak.
  • Beste datu batzuk: interesdunen Webguneko inprimakietan edo atxikitako dokumentuetan jarrita dauden eremu irekietan emandako datuak.
  • Nabigazio datuak.

Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, adierazten du hirugarren horien onespena duela eta konpromisoa hartzen du haiei Pribatutasuneko Politikako informazioa emateko eta salbuetsi egiten du GRUPO EDELVIVES bide horretatik etor daitekeen erantzukizun orotatik. Hala ere, GRUPO EDELVIVESek aldizkako egiaztapenak egin ahal izango ditu aipatutako hori egiaztatu ahal izateko eta dagozkion neurriak hartuko ditu datuak babesteko araudia betez.

6-. ZER LEGITIMAZIO DU ERABILTZAILEAREN DATUEN TRATAMENDUAK?

Honako hau izango da datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa:

  1. Plataformaren erregistrorako emandako datuak: eskatzen zaion onespena eta edozein unetan atzera bota dezakeena. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, GRUPO EDELVIVESen interes legitimoa.
  2. Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetarako: erabiltzaileari eskatzen zaion onespena eta edozein unetan utz dezakeena bertan behera. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, GRUPO EDELVIVESen interes legitimoa.

Komunikazio komertzialak bidaltzeko, interesdunari horretarako eskatutako baimena, eta edozein unetan utz dezake bertan behera. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari. Webgunearen erabilera buruzko analisia egiteko, GRUPO EDELVIVES taldearen interes legitimoa.

Aipatutako xedeetarako eskuratutako onespenak independenteak dira eta beraz, erabiltzaileak horietako bakarra bota ahal izango du atzera eta ez die horrek besteei eragingo.

Onespen hori atzera botatzeko, erabiltzaileak GRUPO EDELVIVESekin edozein unetan jarri ahal izango du harremanetan, honako bide hau erabilita: dpo@edelvives.es. Erreferentziazko gaian “Datu Pertsonalak” adierazi beharko da.

7.- ZER HARTZAILEREKIN PARTEKATUKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATUAK?

Erabiltzailearen datuak honako hauei komunikatu ahal izango zaizkie:

Plataformaren erregistrorako emandako datuak: GRUPO EDELVIVES kide duen taldeko enpresak, barneko administrazio xedeetarako eta/edo aurretik aipatutako xedeetarako bakar-bakarrik.

Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileei erabilgarri jarritako beste kanal batzuetan emandako datuak: GRUPO EDELVIVES kide duen taldeko enpresak, barneko administrazio xedeetarako eta/edo aurretik aipatutako xedeetarako bakar-bakarrik.

Gainera, GRUPO EDELVIVESen hornitzaileek ere eskuragarri izango dituzte datuak eta eskuragarritasun hori izango da legezko betebeharrak eta/edo lehen aipatutako xedeak behar bezala betetzeko beharrezkoa dena. Hornitzaile horiek ez dituzte erabiltzailearen datuak haien xedeetarako erabiliko, baldin eta ez badu GRUPO EDELVIVESek, aurrez, horien berri eman.

8.- DATUAK GORDETZEA.

Honako epe hauek beteko dira erabiltzaileen datuak gordetzeari dagokionez:

  1. Plataformaren erregistrorako emandako datuak: erabiltzaileak plataformatik baja eman dakiola eskatzen duen arte gordeko dira eta baja eskaera hori egin ondoren, haren erabileratik etorritako legezko ekintzak preskribatzeko epea amaitu arte.
  2. Harremanetarako inprimakietarako eta erabiltzaileen eskura jarritako beste kanal batzuetarako emandako datuak: eskaerak eta haien erantzunak bideratzeko behar den denboran gordeko dira eta epe hori amaitzean, aipatutako eskaerari dagozkion legezko ekintza preskribatu arte.

Komunikazio komertzialak bidaltzeari dagokionez, erabiltzaileak aurrez emandako onespena atzera botatzen ez duen bitartean. Hala ere, onespena atzera botaz gero, horrek ez dio eragingo aurretik datuei emandako tratamenduaren legitimitateari.

9.- ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA.

Erabiltzaileak:

Bermatzen du hemezortzi (18) urtetik gorakoa dela eta GRUPO EDELVIVESi emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Horretarako, erabiltzailearen erantzukizuna izango da komunikatzen dituen datu guztien egiazkotasuna eta emandako informazioa eguneratuta eduki beharko du, bere benetako egoera isla dezan.

Bermatzen du jakinarazi dizkiela hirugarrenei dokumentu honetako alderdiak, baldin eta haien datuak eman baditu. Era berean, bermatzen du eskuratu duela hirugarren horiek GRUPO EDELVIVESi, aipatutako xedeetarako, haien datuak emateko emandako baimena.

Webgunearen bidez ematen dituen informazio faltsuen eta okerren erantzule izango da, baita GRUPO EDELVIVESi edo hirugarrenei horrek eragindako zuzeneko edo zeharkako kalte-galeren erantzule ere.

10.- ESKUBIDEAK ERABILTZEA.

Erabiltzaileak idatzi bat igor diezaioke GRUPO EDELVIVESi, edozein unetan eta doan, Politika honen goiburuan adierazitako helbidera edo, bestela, dpo@edelvives.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Nortasun agiriaren fotokopia bidali behar da idatziarekin batera, honako hauetarako:

  • Emandako onespenak atzera botatzea.
  • Informazioa eskuratzea, jakiteko ea GRUPO EDELVIVESen erabiltzaileari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez.
  • Datu pertsonaletara sartzea.
  • Oker edo osatugabe zeuden datuak zuzentzea.
  • Datuak ezabatzeko eskatzea, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak jaso zirenean zeuden helburuetarako.
  • GRUPO EDELVIVESen eskutik datuen tratamendua mugatzea lortzea, datuak babesteko araudian ezarritako baldintzaren bat betetzen denean.
  • Erabiltzaileak emandako datuen garraiagarritasuna eskatzea araudian ezarritako kasuetan.
  • GRUPO EDELVIVESeko DBOrekin harremanetan jartzea, helbide hau erabilita: dpo@edelvives.es
  • Erreklamazio bat jartzea datu pertsonalak babestearen inguruan, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (calle de Jorge Juan 6, 28001 Madrid), interesdunari iruditzen zaionean GRUPO EDELVIVESek urratu egin dituela datuen babesari lotuta aplikagarri den araudiak aitortzen dizkion eskubideak.

11.- SEGURTASUN NEURRIAK.

GRUPO EDELVIVESek konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko eginbeharra betez tratatuko ditu, une oro, erabiltzailearen datuak, aplikagarri den araudian ezarritakoaren arabera eta horretarako, datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartuko ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskutan dauden kontuan hartuta.

Azken eguneratzea: 2021eko apirilak 21